XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Halaber, bakterio nitrogeno-finkatzaileetariko asko galerietako hormetan finkatzen direnez, nitrogenoaren zikloa mesedetu eta bizkortu egiten da.

Zizareen eraginarekin lurzoruaren profila ere eraldatu egiten da: azpikaldeko lurraren azaleratzearekin euri-urak pobretu dituen gaingeruzak aberasten dira; gainazalean pilatuta dagoen materia organikoa geruza sakonetara sartzen da eta lurzoruko aire-uren zirkulazioa nabarmenki hobatzen da.

Zizareek lurzoru bat mila modutara mesedetzen eta aberasten badute, alderantziz, inguru batetik desagertzen direnean, kalteak besterik ez dira sortzen: gaizki deskonposatutako materia organikoa lurzoru gainean pilatzen da, ura iragazteko ahalmena murrizten da eta, orohar, lurzoruaren egitura-kalitatea txikitzen da.

Zizare erraldoiak.

Lur-zizareen aplikagarritasuna

Aurreko ataletan ikusi dugu zein garrantzizkoa den animalia hauek betetzen duten funtzio ekologikoa.

Baina haiekiko giza jarrera ez dago gaur egun errealitate horrekin bat eginda: lur azpian bizi direlako, itxura nazkagarria dutelako, edota izurririk eratzen ez dutelako eta ondorioz haien lana nabarmena gertatzen ez delako ezagutuezarena egiten diegu, eskaintzen diguten guztia profitatzen jakin gabe.

Eta okerrago oraindik, zizare-populazioetan galera handiak sortu ditugu kultiboetan plagizidak eta substantzia polinizatzaileak erabiliz.

Gainera, ia zihurta daiteke kultibo handietako lurzoruak aurretik erabilitako izurrihilkari edo plagizidek, zizareen kapital biologikoa desegiteagatik, anderatu dituztela.

Landareek finkatzen duten energiaren zati mesprezaezin bat, landare-hondakinetan dagoen hori hain zuzen, espontaneoki erabiltzen duten laguntzaile horiek gabe galdu egingo litzakete.

Norbaitek esango du animalia hauen lana traktoreekin eta ongarriekin ordezka daitekeela.

Hau ez da beti egia zeren basoetan, zelai artifizialetan, lur harritsu zein maldatsuetan eta baita kultibo zabaletan ere traktore eta ongarrien eraginkortasuna galdu egiten bait da.

Migratzaile kaxkarrak direlako eta eremu mugatuetan baizik bizi ez direlako espazio ekologiko anitz zizareek okupatu gabe aurkitzen dira.

Hona hemen bada, lunbrizidoen beste aplikazio bat: espazio horietan lurzorua aberastearren kanpotiko espezie aukeratuak sar daitezke.

Askotan giza eraginak zizareen hedapena eta ugalketa galerazi izan du, Europan maiz egin diren konifero-birlandaketak kasu.

Koniferoek materia organikoaren lurperatze-prozesua eteten dute zeren eta lehen esan bezala, zizare anezikoak zuhaitz hauen orratz-formako hostoak irensteko gai ez bait dira.

Zuhaitzetatik erori ondoren lurrazalean geratzen diren orratz horiek oso errekorrak dira eta potentzialki ahulak diren lurzoruen azidifikazioaren eta anderakuntzaren sortzaileak izan daitezke.

Efektu negatibo hauek lunbrizido-espezie egokiak sartzearekin zuzen daitezke.